
Moodle ikasgela birtualak sortzeko aplikazioa izatetik hezkuntza-komunitate birtualak bultzatu eta kudeatzeko aplikazioa izatera pasatu da. 1.6 bertsiora arte ikastaroa zen unitate logikoa eta 1.7tik aurrera testuinguruak ditugu; lehen rol estandarrak zeuden bitartean, gure beharren araberako rolak sor ditzakegu orain komeni zaizkigun testuinguru eta zereginetarako.
Hona hemen, beraz, lehen jarduera:

Hemen duzue komentatu beharreko pasartea (8. or):
"e-Learningaren etorkizunerako oztopo ziren hainbat egoera gainditu egiten dira aldaketa honekin. Askoren ustez, gainditzen zailak diren mugak zituen e-Learningak: ikasle-irakasle harremana baino ezin omen zen garatu, besteengandiko eta besteekiko ikaskuntza ezin omen zen bultzatu, ikaskuntza-testuingurua ez omen zen kontuan hartzen..."
Última modificación: miércoles, 14 de septiembre de 2011, 13:17