Lehen saioaren sintesia
Lehen saioaren helburu nagusiak bi izan dira:
- Moodle-k ikastaroak sortzeko dituen aukerak aztertzea
- Moodle-ren rol eta baimen-sistemaz hausnarketa egitea
Horrela, bada, ikastaroak sortzeko tresnak eta ikastaroen ezarpen nagusiak aztertu ditugu:
- Moodle-k hainbat ikastaro-formatu ditu: astekakoa, gaikakoa, irekia...
- Ikastaro batean taldeak sor daitezke eta jarduera-moduluetan aplikatu
- Osaketaren jarraipena gaitzeak ikasleari lagundu ahal dio ikas-prozesua planifikatzen
- Moodle-ren rol-sistema garapen handikoa da: edozein erabiltzailek izan dezake rol ezberdina plataformako testuinguru ezberdinetan: gunearen hasiera-orrian, ikastaro-kategoria batean, ikastaro jakin batean edo jarduera edo bloke batean
Hala ere, zailtasunak bat baino gehiago izan dira:
- Taldeen erabilera ulertzea
- Rol-sistema ulertzea eta erabilera aurreikustea
- Lan-karga handia izan dugu eta era askotakoa (autoebaluazioa, lanketa, praktikak, hausnarketa) izan denez, batzuetan galduta sentitu gara
- Espero ez genituen kontuak ere agertu zaizkigu eta horrek ere nahasmendua sortu du
Kontuan hartu eta eztabaidarako:
- Moodle-ren tresnak asko dira: gure beharretara egokitu beharra dago eta egin ondoren dena alda badaiteke ere, aldez aurretiko plantemantu oso bat izateak erraztu egingo du lana. Horrek esan nahi du, ikastaroa diseinatzen lan handia egin behar dela eta emaitzak ez ditugula berehala ikusiko.
- Ikasleak izan behar du edozein ikas-prozesutako protagonista: erabiliko ditugun baliabide guztiak (rolak eta taldeak erehorretarako erabil behar dira) helburu horretara bideratu behar ditugu
Azken aldaketa: Wednesday, 2013(e)ko Mayren 22(e)an, 08:53(e)tan