EdukiakMoodle-ren HotPot moduluak Hot Potatoes eta TexToys erabilita sortutako ariketak erabiltzeko aukera ematen dio irakasleari. Ariketak irakaslearen ordenagailuan sortzen dira eta ondoren Moodle-ko gure kastarora igotzen dira. Honen ikono estandarra hauxe da: Irudi:Hotpot.gif

Ikasleek ariketak egin ondoren, hainbat txosten izango ditugu galdera bakoitzari emandako erantzunekin eta lortutako emaitzen hainbat estatistikekin.

Ezin dugunez orain ariketak nola sortzen diren aztertu (erraza da oso) geuk sortu ditugu hainbat eta praktiketarako ikastaroaren fitxategien eremuan dituzue dagoeneko.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:



AriketaNor bere koadrora joango da eta Hot Pot motako bi ariketa ipiniko ditu agerian.



Horretarako, aktibatu edizioa zuen ikastaroan eta Jarduera gehitu zabaltzen den menuan aukeratu HotPotatoes galdetegia. Agertuko den formularioa bete eta Fitxategiaren kokalekua izeneko eremuan sakatu Aukeratu edo igo fitxategi bat botoiari. Guneko fitxategien zerrenda agertuko zaizue beste pantaila batean. Zoazte 4.3 jarduera: HotPot ariketak izeneko direktoriora eta aukeratu nahi duzuena.

OHARRA: HotPot modulua Moodle-ren potentzialitatearen adibide argia da. Izan ere, ariketak sortzeko software hau aspaldi hasi zen garatzen Canadako Victoriako Unibertsitatea eta berehalako arrakasta eta onarpena jaso zuen irakasle askoren aldetik. Horregatik-edo, Moodle-ren 1.5 bertsiotik aurrera HotPot-en sorturiko ariketak erraz integra daitezke plataforma telematiko honetan.

Ariketak sortzeko, ordea, lehenik eta behin programa deskargatu behar genuke gure ordenagailura. Proba egin nahi baduzue hemen duzue deskargatzeko lotura. Instalazioa egin eta gero sorturiko ariketak bestelako fitxategien moduan igo behar dira plataformara.

Dokumentazioa:
Azken aldaketa: Wednesday, 2011(e)ko Septemberren 14(e)an, 13:17(e)tan