3.1 jarduera: Osagai kognitiboa

Aldiak banaka: integrazioa

Integrazio aldian, aurretik sortutako ideiak, iritziak... batu egiten dira eta horiekin ezagutza berria sortzen da. Batek hemen eta besteak han esandako eta egindakoa batzeko ahalegina egiten da.

Hainbat dira horren adibideak gure ikastaro honetan bertan:

  • Autoebaluazioarena eta korolarioarena, norberak eman ditzakegu egintzat, koadrotxoan sakatuta (berriz sakatuz gero, zuri gelditzen da berriz laukitxoa). Autoebaluazio-galdetegia bukatu nuenean, sakatu egingo nuen (uste dut, markatua daukat behintzat); eta korolarioa irakurritakoan, berdin (ez, ez dago ariketarik, nik dakidala). Beste bi jarduerak ezin ditugu guk eman egintzat (saiatuta ere, ez du uzten markatzen). Irakasleek markatu beharrekoak dira. Imak jarri duen azalpenean dio koadrotxo guztiak ez direla berdinak, itxuraz ere.
  • Nire eskarmentuaz aritu aurretik, zuen ekarpenak irakurtzen ari naiz, gustora asko! Eskerrik asko, Amaia, liburu horren erreferentziagatik! kasu egingo diot. Berak dioen moduan, Graduak sartzearekin batera Irakasle Eskoletan ikasgai berriak ere garatu dira: "Gaitasun komunikatiboak". Ikasgai berriak bai, baina, Lizentziaturan aritzen ziren irakasleen artean banaturikoak; eta alde horretatik, denbora beharko da irakasle horiek ere komunikazioaz gogoeta sakon egiteko, eta ikuspuntuak berritzeko. Gehientsuenak beste eskola edo lerro batean jardun baitute orain arte.

Ikasgai honen % 13 osatu duzu
13%