3.1 jarduera: Osagai kognitiboa
Irakaslearen egitekoa III
Piezek bere tokia hartu eta irudiak ikusten hasteko garaia da hau. Irakasleak lagundu egin behar du ikasleen ekarpenak dagokien tokian kokatzen.
Kokatzea beharrezkoa da baina baita baloratzea ere. Ikasleek ekarpena egin dute eta jakin nahi dute ekarpen hori egokia den, zenbaiteraino den baliogarria eta zenbateraino aldendu diren bidetik.
Askotan ikasle batek egiten du lan hori baina ohikoena irakasleak egin behar izatea izaten da.