3.1 jarduera: Osagai kognitiboa
Irakaslearen egitekoa II
Eta irakasleak zer?
Oraingoan artzain lana egitea dagokio. Ziurtatu egin behar du artaldea ez dela sakabanatuko. Egiten diren ekarpenak gai beraren ingurukoak direla ziurtatu behar du eta bakoitzak aportatzen duen "pieza" ondo kokatuko dela.
Ikasleak puzzle bat egiten ari dira, piezak badituzte baina ez dakite zer non ipini behar den. Irakasleak zaindu egin behar du lana, etsipenenan erortzen utzi gabe baina puzzlea berak egin gabe.