3.1 jarduera: Osagai kognitiboa
Aldiak banaka: esplorazioa
Bigarren aldia esplorazioarena da. Aldi honetan partaideek aurreko aldian agerian jarri den "gatazka"ren inguruan "tanteatu" egiten dute. Horretarako, nork bere "bagagea" plazaratzen du. Bagage hori era askotakoa izan daiteke: aldez aurretiko ezagutzak, iritziak, usteak, aurreiritziak... Jakina, horietako bakoitzaren balorea ezberdina da eta balore horren arabera hartuko dira kontuan iritzi-trukean. Ziurtatu egin behar da zertaz ari garen badakigula (gatazka ulertu egin dugula) eta eman nahi dugun informazioa gatazka hori konpontzeko baliogarri dela.
Asko dira aldi honen adibideak gure ikastaroan bertan:
Kontzeptu interesgarria iruditzen zait testuinguruarena. Ikaragarri interesgarria. Konpartitzen dugun hori eta talde egiten gaituen hori litzateke testuingurua, ulertu dudanez.
Lehen mezua: nire esperientzia

Bigarren mezua: nire esperientzia
Hirugarren mezua: nire esperientzia

Laugarren mezua: nire esperientzia

Aldi honetan berebiziko garrantzia hartzen du partaideen izaerak.