Zenbat pertsonaia agertzen da ipuinean? Horretarako nahikoa duzu lehenengo lau paragrafoak irakurrita, elkar agurtzen duteneraino.
Gaupasa egin ondoren, goizeko trena hartu eta etxera joatea oso gauza arrunta da. Hamaika aldiz egindako bidaiak. Batzuek kotxerik ez dutelako. Beste batzuek, alkohol gehiegi edango dutelakoan, kotxea etxean utzi dutelako. Nolanahi ere, goizeko tren horietan jende ezberdin asko elkartzen da, nahiz eta beraien artean hitz bakar bat ere ez esan. Gehienetan erdi hutsik doazen bagoi horietan, mozkortia eta langilea, parrandazalea eta mendizalea, elkarren aurrean esertzen dira. Ohetik altxatu berria lanera doana eta, lana egin ondoren, ohera doana. Berehala ahaztutako zaizkizun aurpegi arruntak... edota hain erraz ahaztuko ez zaizuna, baldin eta niri gertatu zitzaidana gertatzen bazaizu.Bera Tolosako apeaderoan sartu zen. Goizeko 6ak ingurua izango zen. Iruna ailegatzeko ordu eta laurden falta zitzaidan, eta nire begiek, aspaldiko partez, ohea besterik ez zutela ikusi nahi esaten zidaten. Hala ere, bera bagoian sartu zenean, berehala esnatu nintzen, nire aurreko eserlekuan eseri baitzen.Bagoia erdi hutsik zegoen.Eseri zenean, “kaixo” lotsati bat baino ez zuen esan eta nik “epa” erantzun nion.