Irakurketa gidatua

Sorpresa

Misterioak eragindako suspensean, irakurleak badaki sekretu bat dagoela baina ez daki zein irtenbide izango duen. Idazleak lehia ezartzen du irakurlearekin, eta harritu egin behar du. Irakurlearen jakin-mina pizten du horrela.

Peter Wollen semiologoak ondoko misterio-motak bereizten ditu :

  • suspensea: irakurleak badaki sekretua baina pertsonaiak ez
  • misterioa: irakurleak ez daki sekretua baina badaki sekretu bat dagoela
  • sorpresa: irakurleak ez daki sekretu bat dagoela bat-batean erakusten zaion arte

 

Erreferentzia: Lauro Zavalaren El suspenso narrativo