4.1 Segurtasuna eta hasiera-orria

Hasiera

ZerbitzariaIkasgai honetan segurtasuna, hasiera-orria, zerbitzaria eta txostenak landuko ditugu.

Guztira 12 fitxa egin beharko dituzu. Bi motatako fitxak aurkituko dituzu:

Informazioa
Batzuek informazioa ematen dizute eta bukaeran Jarraitu botoia dute aurrera egiteko;

Ariketa
besteek eginkizunen bat eskatuko dizute.

Eginkizuna hainbat motatakoa izan daiteke: aukera-anitzeko galderak, egia/gezurra motakoak, enuntzituak lotu, zenbaki bidez erantzutekoak edo entsegu labur bat egitekoak.

Galdera bakoitzari erantzundakoak sistemak berak esango dizu ondo egin duzun ala ez eta ez dizu aurrera egiten utziko erantzun egokia eman arte. Ondo erantzuten duzunean erantzun egokiari dagokion feedbacka erakutsiko dizu ikasgaiak eta orduan pasatu ahal izango zara hurrengo fitxara.

Komenigarria da ikasgaiarekin hasi aurretik atalari dagokion dokumentazioa irakurtzea. Hala ere zalantza edo kezka sortzen bazaizu, idatzi mezua Jardueren foroa eta guztion artean argitzen saiatuko gara.