Moodle-ren Oinarrizko Kontzeptuak


Plataforma telematiko honen oinarrrizko kontzeptuak jaso nahi izan ditugu glosategi honetan.
Kategoria guztiak

Orria: (Aurrekoa)   1  2
  GUZTIAK

JARDUERA-MODULUAK

Modulua

Moodle-ren ataletako bakoitza, funtzionalitate independentea dakarrena. Plataformaren jarduerak moduluak dira, baita bestelako ezaugarri batzuk ere (eskalak eta seguritate-kopiak, kasu).

Tailerra

Tailerra talde-lanerako jarduera da. Aukera asko du, eta ikastaro bateko partideek besteren lanak eta proiektuak ebaluatzea ahalbidetzen du. Ebaluazio horiek jasotzea eta banatzea modu ezberdinetan egin daiteke. Tailer modulua Ray Kingdon-en ekarpena da.


Txata

Txat moduluak Interneten bidez denbora errealean (sinkronoan) partaideen arteko elkarrizketa izatea ahalbidetzen du. Baliagarria da gainerako partaideak eta eztabaidagaia hobeto ezagutzeko. Txat-gela edo foroa (asinkronoa) erabiltzea oso kontu ezberdinak dira. Txat-moduluak ahalbidetzen du izandako txat-saioak kudeatzea eta berrikustea.

Wikia

Wikiak marken lengoai sinplean dokumentuen sorkuntza kolektiboa ahalbidetzen du, web nabigatzaile bat erabiliz.

"Wiki wiki"-k hawaianoz "oso bizkor" esan nahi du, eta orriak sortzeko eta aktualizatzeko azkartasun hori da, hain zuzen, wiki teknologiaren ezaugarri nagusia. Oro har, aldaketak onartu aurretik ez da berrikusketarik egiten, eta wiki gehienak edozeinentzat daude irekita, edo wiki zerbitzarira sarbidea duten guztientzat.

Moodle-ren wiki moduluak ahalbidetzen du partaideek web orrietan batera lan egitea, edukia gehitu, zabaldu edo aldatzeko. Aurreko bertsioak ez dira inoiz ezabatzen eta beti ere berreskura daitezke.

Modulu hau Erfurt Wiki-n oinarritzen da.


Zeregina

Modulu honek ahalbidetzen du irakasleak ikasleei lanen bat agintzea: baliabide digitalak (edozein motatakoak) prestatu eta zerbitzarira igo. Ohiko zereginak saiakerak, monografiak, idazlanak, e.a. izaten dira.

Hiru aukera nagusi ditu modulu honek:

a) Fitxategia igotzea eskatzen duen zeregina: ikasleak fitxategi bat igo beharko du agindutako lana jasoz. Fitxategia mota askotakoa izan daiteke: word dokumetua, HTML formatukoa, audio-fitxategia, powerpoint-a...

b) Kanpoko zeregina: aukera honetan jarduera ez dago on line, plataformaz kanpokoa da.

c) Online testua: ikasleak online idatzi beharko du agindutako lana.



Orria: (Aurrekoa)   1  2
  GUZTIAK