Ohar-taula

Ebaluazioaz

Ebaluazioaz

by Pedro Lonbide -
Number of replies: 0
Kaixo, guztioi.

Inork ez du oraindik galdetu baina interesgarri iritzi diogu ikastaroaren ebaluazioa nola egiten ari garen azaltzeari. Ikusiko zenuten Kudeaketa blokean Kalifikazioak estekari sakatuta norberaren kalifikazioak ikusteko aukera duzuela. Bi eratan, gainera, goian ezkerrean zabaltzen den menua erabilita kalifikazio orokorra eta saioz saiokoa ikus dezakezue.

Ikastaroaren ebaluazioa 6 ataletan banatu dugu:
  • Partaidetza. Atal hau 0tik 1era puntuatu dugu eta bertan batez ere lehen saioan Jardueren foroan egindako lana baloratu dugu.
  • Lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren saioak. Saio bakoitzean egindako lanak bere puntuazioa du (ikasgaiak 0-100, adibidez) eta saio bakoitza 0tik 1,5era dago puntuatuta.
  • Praktikak. Saioz saio egindako praktiken puntuazioa dago hemen eta 0tik 3ra puntuatuko dugu (kontuan izan 21 eginkizun zenituztela atal hauetan).
Ikastaroaren bukaerako puntuazioa 6 atal horietan lortutakoen batuketa izango da, 0tik 10era.

Gogoan izan bestalde, saio hau lasaiagoa izateko arrazoietako bat aurretik erdi eginda edota hala moduz eginda utzitako lanei berriz ekiteko aukera ematea zela. Atal bakoitzean izandako puntuazioa ikusita, norbaitek "nota igo" nahiko balu, hementxe duzue aukera paregabea (ikasgai batean emaitza kaxkarra izan baduzue, berriz egin dezakezue eta emaitza hobea lortu, adibidez).

Tira, ez dugu asko falta eta ia behar bezala egiten dugun geratzen dena!Begi-keinua

Pedro