Ohar-taula

Hirugarren saioa

Hirugarren saioa

de Pedro Lonbide -
Numero de respuestas: 0
Kaixo,

Goizean esan bezala, prest dituzue hirugarren saioan zehar egin beharko dizuen ariketak eta jarduerak. Oraingoan, Moodle-ren itxurak, hizkuntzak eta hasiera-orria aztertuko ditugu.

Orain arte bezalaxe, hiru motatako lanak burutu beharko dituzue: jarduerak, praktikak eta gure plataformaren diseinua.

Jarduerak
  • Lehen jarduera: itxura, hizkuntza eta hasiera-orriaren ezaugarriak zertan diren aztertzeko ikasgaia.
  • Bigarren jarduera: hainbat Moodle instalaziotan hasiera-orria nolatan diseinatu duten aztertzeko galdetegia.
Praktika
  • Aurreko saioan ez bezala, oraingo honetan zuetako bakoitzak bere jarduera izango du. Gogoan hartu ez dela komeni beste batena egiten hastea.
Gure plataformaren diseinua
  • Atal honetan hiru lan dituzue: itxura, hizkuntzak eta hasiera-orria.
Saio honekin bukatzeko, saioz saio errepikatzen den autoebaluaziorako ariketa duzue:
  • Zertan ikasi dut: itxurak izeneko Inkesta: saioa bukatuta zertarako gai garen aztertuko dugu.
Lan hauek burutzeko epea hilaren 17ra bitartekoa da. Gogoratu saioan zehar landuko ditugun alderdiei buruzko dokumentazioa duzuela saioari dagokion koadroaren amaieran.

Besterik gabe, ekin lanari!