Ohar-taula

Bigarren saioaren bukaera

Bigarren saioaren bukaera

by Pedro Lonbide -
Number of replies: 0
Kaixo guztioi,

Aldaketa ederra, ezta! Gauzak egiten hastea aberasgarria izaten da eta, ematen dituen lanak bestelakoak badira ere, pozgarria da gure lanaren emaitza ikustea! Praktiketarako plataforma da horren proba argia: kategoriak, azpikategoriak, ikastaroak... denetarik sortu duzue.

Zuetako batzuek arazotxoak izan dituzue eta galdetu ere egin duzue han eta hemen. Elkarri lagunduta zenbaitetan eta zeuen aldetik bestetan lortu duzue arazo horiei aurre egitea. Geu ere saiatu gara eta guztion artean lan polita egitea lortu dugu. Zuen kezka eta zalantzei erantzuten jarraituko dugu egunontan.

Amaitzeko, gogoan izan saio hau gaur goizean amaituko dela eta hurrengoa jarraian datorkigula, arratsaldean bertan.

Lana, beraz, ez dugu faltan izango! Animo!

Pedro