Ohar-taula

Kaixo, guztioi.

Kaixo, guztioi.

Pedro Lonbide -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo, guztioi.

Lehenik eta behin, ongi etorria eman nahi dizuegu Moodle-ren kudeaketari buruzko ikastaro honetara. Dakizuenez, astelehenean (hilak 26) hasi eta maiatzaren 25era bitartean arituko gara Moodle-ren inguruan lanean eta bene-benetan espero dugu ikastaroa denontzat aberasgarria izatea.

Dakizuenez, ez da batere zaila plataforma honetan ibiltzea. Jakina, ikastaroaren diseinura ohitu egin beharko dugu, baina plataformak berak eta guk gure mezuetan ematen dizuegun informazioa behar bezala erabilita ziur gaude hemendik gutxira ez dugula inongo arazorik izango. Dena den, horren inguruko ohar batzuk dituzue segidan:
  • Ikastaroaren hasierako koadroan hemendik aurrera beharko dituzuen baliabide nagusiak dituzue: ikastaroaren gida, komunikazio-tresnak, dokumentazioa eta praktikak egiteko gunea. Bereziki eskatu nahi dizuegu gida irakurtzeko, bertan ikastaroaren funtzionamenduari buruzko datu inportanteak baitituzue.
  • Horren azpian ikastaroaren edukia bera dago. Ikusiko duzuenez, bost koadro dituzue: erabiltzaileak, ikastaroak, itxura, sistema eta sintesia. Horietako bakoitzean ikastaroan zehar egin beharreko jarduerak eta ikas-materialak aurkituko dituzue.
Besterik ez, momentuz. Plataformaren funtzionamendu teknikoarekin edozein arazo baldin baduzue, ez izan zalantzarik eta jarri zaitezte gurekin harremanetan.

Ondo segi eta laster arte