Joan eduki nagusira zuzenean
Hasierako autoebaluaziorako galdetegia
Jarraitu
Entzumena
Gai naiz hizketaldi edo elkarrizketa luze samarra jarraitzeko, nahiz eta argi egituratuta egon ez eta ideien arteko erlazioak berariaz adieraziak izan ez.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz ahozko esaera eta esapide ugari ulertzeko, estilo edo tonu-aldaketak ezagutuz.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz iragarki publikoen bidez zabaldutako informazioak jasotzeko, transmisioaren kalitatea txarra bada ere (esaterako, geltoki batean edo kirol-ikuskizun batean).
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz informazio tekniko konplexuak ulertzeko, esaterako produktu edo zerbitzu ezagunen argibideak edo fun¬tzionamendua.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz nire laneko edo ikasketa-arloko hitzaldiak edo aurkezpenak ulertzeko, edukiaren zein formaren aldetik konplexuak izan arren.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz, ahalegin handiegirik egin gabe, filmak ulertzeko, argota eta esapide askotxo agertu arren.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Irakurmena
Gai naiz testu zorrotzak eta luzeak zuzen ulertzeko eta ahoz laburtzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz txosten zehatzak, analisiak eta iruzkinak irakurtzeko, iritziak, ikuspuntuak eta ideia-Ioturak ulertuz.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz, nire arloan, goi-mailako testuak irakurtzeko (esaterako ikerketa-txostenak) eta bertatik informazioak, ideiak eta iritziak ateratzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz argibide luze samarrak eta konplexuak ulertzeko, esaterako tresna berri baten erabileraz, nahiz eta nire laneko edo intereseko arloekin zerikusirik ez izan, beti ere irakurtzeko denbora nahikoa baldin badut.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz gaur egungo literatura-testuak erraz irakurtzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz, literatura-testuetan, argumentuaz harago joateko eta barneko mezuak, ideiak eta loturak harrapatzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz literatura-lanen testuinguru sozial, politiko edo historikoari antzemateko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz edozein motatako gutunak irakurtzeko, inoiz hiztegia erabilita.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Elkarrizketa
Gai naiz jatorrizko hiztunen arteko elkarrizketa bizi-bizietan zuzenean parte hartzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz erraz, zuzen eta egoki hitz egiteko gai askoren gainean: gai orokorrak, lan-esparrukoak, akademikoak, zientifikoak.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz jendartean modu malgu eta eraginkorrean hitz egiteko, sentimenduak azalduz, zeharkako aipamenak eginez edo umorea erabiliz.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz nire ideiak eta iritziak eztabaidan argi eta zuzen emateko, konbentzitzeko moduan argudiatzeko, baita arra¬zonamendu zail eta bihurriei erantzuteko ere.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Ahozko adierazpena
Gai naiz argi eta zehatz hitz egiteko, xehetasun eta guzti, gaiak zailak eta bihurriak badira ere.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz testu luze eta bihurriak ahoz laburtzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz zerbait luze eta zabal azaltzeko, gaiak uztartuz, zenbait aspektu bereziki garatuz eta nire hizketaldia egoki amaituz.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz lan-esparruko edo arlo pertsonaleko gaiak argi egituratuta aurkezteko, beharrezkoa denean, prestatutako testutik aldenduz eta entzuleen galderei bat-batean erantzunez.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Estrategiak
Gai naiz loturazko esapide egokiak erabiltzeko, hitza hartzen dudanean edota hitza galdu gabe pentsatzeko denbora irabazi nahi dudanean.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz nire hizketaldia besteenekin egoki lotzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz gogoratzen ez dudan hitz bat antzeko batez ordezkatzeko, entzuleei arreta galarazi gabe.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Hizkuntza-kalitatea eta baliabideak
Gai naiz jario onez eta bat-batean espresatzeko, ia ahaleginik egin gabe; zaila eta abstraktua den gairen batek bakarrik sor dezake oztoporen bat nire hitz-jarioan.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz gauzak argi, erraz eta ongi egituraturik adierazteko; esan nahi dudana adierazteko behar diren baliabideak menperatzen ditut, hartara ideiak eta espresioak lotzeko eta testu koherenteak sortzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Lexiko zabala daukat eta hutsuneak arazorik gabe konpon ditzaket perifrasia baliatuz; oso gutxitan bilatu behar iza¬ten dut hitz jakinen bat era nabarmenean edota uko egin esan nahi dudan a zehatz esateari.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz zuzentasun gramatikalaren goi-mailan jarduteko; akatsak bakanak dira eta ia oharkabean igarotzen dira.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Idazmena
Gai naiz idatzi argiak eta irakurterrazak egiteko, gai askoren gainean, orokorrak zein lan-esparrukoak.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz gai zailak ere erraz eta ongi egituratuta aurkezteko, puntu nagusiak azpimarratuz, esaterako idazlanetan edo lan-txostenetan.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz gertaera edo gai jakin baten iruzkina egiteko ikuspuntu desberdinak azalduz, ideia nagusiak azpimarratuz eta nire arrazonamenduak adibide zehatzez argituz.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz hainbat iturburutako informazioa idatziz uztartzeko eta era koherentean laburtzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz eskutitz pertsonaletan sentimenduak, esperientziak eta gertaerak zehaztasunez deskribatzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz gutun formalak zuzen idazteko, adibidez, kexatzeko edo ikuspuntu baten alde edo aurka azaltzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz zuzentasun handiko testuak idazteko eta nire lexikoa eta idazkera moldatzeko, jasotzailearen, testu motaren eta gaiaren arabera.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Gai naiz, nire idazlanetan, irakurleari ongien egokitzen zaion idaztankera aukeratzeko.
Nire lehentasuna da
Gai naiz hau egiteko
Jarraitu