Lokailuak

2. Aurkaritzako lokailuak

Aurkaritzako lokailuak edo adbersatiboak bi esaldi kontrajartzeko erabiltzen dira./p>

Kontrajartze honek ñabardura (matiz) ezberdinak har ditzake.

Era berean, juntagailu hauek baliokideak dira batzuetan, baina besteetan ez

BAINA

  • *Bigarren esaldiaren aurrean ipintzen da. Gaztelaniaz:”pero”.
  • "ordea"-ren baliokidea  bigarren esaldiaren bukaeran doanean.

Oharra:

  • “...BAINA” (bigarren esaldiaren bukaeran): kontzesiboaÞ NAHIZ ETA...,...ARREN)
 
  • Poltsa banuen, BAINA dirurik ez.
  • Poltsa banuen; dirurik ez, ORDEA.
  • Badakit zer nahi duzun, BAINA ezin dizut
  • eman.
  • Badakit zer nahi duzun, ezin dizut eman,
  • ORDEA.
  • Gaztea da, bai, BAINA, oso saiatua.
  •  Gaztea da; oso saiatua, ORDEA.

---------------------------------------------------------------------

  •  Ez zuten ezer lortu; saiatu egin ziren BAINA (saiatu ARREN, ez zuten ezer lortu)
  • Ahaleginak egingo ditut; oso lanpeturik nabil BAINA ( NAHIZ ETA oso lanpeturik ibili, ahaleginak)

ORDEA / OSTERA

(aurreko hitzari lotuta ahoskatzen da)

  • Bigarren esaldian jartzen da:  Kontrajartzen den elementuaren ondoan  eEdo esaldiaren bukaeran
  • Gaztelaniaz: “en cambio”, “sin embargo”

  • ORDEA, isil-isilik zaude.
  • Denak jakinaren gainean omen zeuden; nik,
    OSTERA, ez nekien ezer.
  • Lehen sagardotegietan ikasten zen bertsotan;
    orain, OSTERA, eskoletan.
  • Zuek hemen gelditu, nahi baduzue; nik presa handia dut, ORDEA.

ALDIZ

(aurreko hitzari lotuta ahoskatzen da)

  • Bigarren esaldian jartzen da eta kontrajartzen
    den elementuaren ondoan.
  • Gaztelaniaz: “en cambio”, “sin embargo”, “por
    el contrario” >/span>
  • BaliokideakÞ ORDEA, OSTERA.
  • Gaixoa etxe-zuloan egoten zen lanean; senarrak, ALDIZ, ez zuen tabernatik irtetzen.
  • Astegunetan nkaturik zabiltzala diozu; jai-egunetan, ALDIZ, farrandan ikusten zaitut.
  • Nik mesede ugari egin dizut; zuk, ALDIZ, ez
    didazu sekulan estimatu.

AITZITIK

  • Bi esaldien artean jartzen da normalean.
  • Gaztelaniaz : “al contrario”, “antes bien” parekoak
  • Honela ez duzu ezer konponduko, AITZITIK,  dena nahastuko duzu.
  • Ez da lan handia, AITZITIK, zuretzat izanik gustora egingo dut.