Lokailuak

3. Ondoriozko lokailuak

Testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait adierazteko erabiltzen dira. Honako hauek dira:

  • Beraz / Hortaz > Así que...
  • Ba(da) > pues...
  • Orduan > entonces...
  • Honenbestez / Horrenbestez / Hainbestez > por tanto, por consiguiente

Adibideak:

  • Zu ez zinen bertan egon; beraz, isilik egon
  • Itxita dago? Ba(da) itxaron egin beharko duzu
  • Hemen jende asko dago. Hortaz, geroxeago hitz egingo dugu
  • Ez nekien zer egin; orduan, hona etortzea bururatu zitzaidan
  • Denbora agortu egin zaigu eta, honenbestez, amaiera eman beharko diogu gaurko saioari