Erabiliko ditugun idazlanak

Zortzigarren idazlana

Zaragozan, 2012ko martxoaren 5ean

Jaun hori:

Izaskun Lopez nauzu, Mikrobiologia arloan duela urte bat lan egiten dudana. Ezusteko bat izan dut etxean eta hiru hilabeteko soldataren aurrerapena behar dut. Eskutitz honen bitartez eragozpen honen arrazoiak adierazi nahi dizkizut.

Duela aste bat, lanostean etxera heldu nintzenean zorua urez beteta aurkitu nuen. Goiz horretan garbigailua piztuta utzi nuen lanean nengoen bitartean eta dirudienez, hodi bat puzkatu egin zen. Ur jarioak garbigailuaren kableak busti zituen eta hau ere apurtu egin zen. Honako hau gutxi balitz, beheko solairuko auzokoari ura heldu zaio eta sabaia pintatu beharko du. Nire etxeari dagokionez, pisuko egurra aldatu beharko dut, hala nola garbigailua eta hodia konpondu.

Etxeak asegurua du, noski, eta konponketaz arduratzen dira baina enpresa jakin batek egin behar du lana. Enpresa honek ezin ditu nire etxean obrak hasi hilabete barru arte. Ezin dut denbora guzti hori itxaron eta eman didaten konponbidea, nire kabuz beste enpresa bat kontratatzea da. Era honetan, nik aurreratu behar dut dirua eta kontratatutako enpresari ordaindu eta ondoren, aseguruak bueltatuko dit dirua.

Horiek horrela, hiru hilabeteko soldataren aurrerapena eskatu nahi dizut. Ez nuke eskatuko behar-beharrezkoa ez balitz. Gainera, erakundeak eskaintzen duen aukera da soldataren aurrerapena, beraz, ez naiz ezer arrarorik galdatzen ari.

Bestalde, eta lehen esandakoa egiaztatzeko, aseguruaren gutuna eta nire kabuz aurkitutako enpresaren faktura eransten ditut.

Nire eskaera onartuko duzulakoan, agur.

 

Izaskun Lopez