Ikastaroaren helburuak eta edukiak

4. Metodologia

Ikastaroan zehar alderdi teorikoa eta praktikoa uztartu nahi dira.

Hori dela-eta, ikastaroan zehar hiru eratako jarduerak izango ditugu: Jarduerak izenburupekoak jarduera gidatuak izango dira, Moodle-ren baliabideak erabilita egingo ditugunak; Praktikak izenburupekoak, berriz, Moodle-ren beste instalazio batean egindako jarduera askeak izango dira.

Lehen motako jarduerak orokorrak izango dira eta ikasle guztiek egin beharko dituzte. Bigarren motakoak, berriz, benetako kudeaketari dagozkio eta instalazio bakar batean arituko garela kontuan hartuta oso modu zehatzean egin beharko dira lehen aldi batean, behintzat. Ikasle bakoitzak izango ditu bere jarduera propioak eta horiek egin beharko ditu tutoreek ezarritako epean. Epe horretatik aurrera, ikasleek aukera izango dute gainontzeko ikaskideek egindako jarduerak burutzeko.

Bada hirugarren jarduera-mota bat ere: "Gure plataformaren diseinua" izenekoa. Ikusiko duzuenez saio guztietan agertuko zaigu hau eta bertan, wiki bat erabilita, saiaori buruzko hainbat galderari erantzun beharko diezue beti ere zuen hezkuntza-testuinguruaren eta saioan landutakoaren arabera.

Ez da ahaztu behar, jakina, ikastaro hau burutzeko ezinbestekoa den Moodle-ren dokumentazioa. Hauxe izango da ikastaroaren oinarri-oinarria.