Ikastaroaren gida
4. Metodologia
Ikastaroa parte hartzaileen eskarmentuan oinarrituko da eta horretarako euskara-eskoletan ohikoen diren hainbat jarduera hartuko dira oinarri. Partaidetza eta hausnarketa bultzatuko dira talde-lanaren bitartez.
Ikastaroan zehar parte hartzaileek beren egunerokoan erabiltzen dituzten hainbat jarduera Moodle-ra egokituko dituzte. Aldez aurretik ikastaroaren atal bakoitzean trebetasun bakoitzaren inguruko prozedurarik egokienak aurkeztu ondoren, Moodle-ren tresnen bitartez horiek nola gara daitezkeen erakutsiko da. Erakutsi ondoren, tresna horiek nola erabili eta nola egokitu gure errealitatera aztertuko da era praktikoan.
Ikastaroaren egitura hiru ataletan banatuta dago:
- Dena delako trebetasun edo gairen inguruko lanketarako markoa aurkeztuko da, lehenik;
- Adibideak eskainiko dira ondoren, bai lanketarena bai Moodle-ren tresnena;
- Bukatzeko, Ekin! izenburupean, lan-proposamenak agertuko dira aurkeztutako lanabesak praktikan ipintzeko.