Sintaxia
5. Kausazko perpausak
5.1. Kausa: ohiko akatsak
OHIKO AKATSAK
1. Zenbait hiztunek, gaztelaniaren eraginez, "zergatik bai" eta "zergatik ez" esapideak erabiltzeko ohitura dute. Hauen ordez "hargatik" erabili behar da:
TXARTO | ONDO |
Zergatik egin duzu? >>> Zergatik bai! |
Zergatik egin duzu >>> Hargatik! |
Zergatik ez zatoz gurekin? >>> Zergatik ez! |
Zergatik ez zatoz gurekin? >>> Hargatik! |
2. Beste akats bat ezezko perpausak txarto ordenatzean datza. Gogoratu -lako eta -nez gero perpausaren amaieran jarri behar direla, gainerako osagaiak aurrean doazelarik. Adibidez:
TXARTO
|
ONDO
|
Ez dudalako nahi izan
|
Nahi izan ez dudalako |
Ez delako etorri |
Etorri ez delako |
Ez duenez gero ordaindu, ... |
Ordaindu ez duenez gero, ... |
Ez denez nirea, berdin dit |
Nirea ez denez, berdin dit |
3. Zenbaitetan, "-lako" eta "eta" nahastu egiten dira. Gogoratu "eta"k "-lako"k baino kausaltasun-maila apalagoa adierazten duela. Hona hemen zenbait adibide:
TXARTO | ONDO |
Kontu handiz ibili behar duzu horrekin, oso arriskutsua delako. |
Kontu handiz ibili behar duzu horrekin, oso arriskutsua da eta. |
Bihar arte! Ni ohera noa, buruko mina daukadalako
|
Bihar arte! Ni ohera noa, buruko mina daukat eta |
Zergatik ez da etorri? Oso lanpetuta dago eta
|
Zergatik ez da etorri? Oso lanpetuta dagelako |