Sintaxia
4. Denborazko perpausak
4.1. -Tzerakoan, -T(z)ean, - takoan
-T(Z)ERAKOAN / -T(Z)EAN / -TUTAKOAN
-TZEAN
Egitura honek ekintza gertatzen ari dela adierazten du. Ekintza hai da, baina oraindik ez da bukatu.
- Autoa aparkatzean zulatu zitzaidan gurpila. (Al aparcar la el coche se me pinchó la rueda)
Aparkatzeko ekintza hasita zegoen, oraindik aparkatzen ari nintzen gurpila zulatu zitzaidanean
-T(Z)ERAKOAN
Egitura honek ekintza oraindik ez dela hasi adierazten du
- Autoa aparkatzerakoan debekatuta zegoela konturatu nintzen (Al ir a aparcar me dí cuenta de que estaba prohibido)
Aparkatzeko ekintza hasi gabe zegoen, oraindik ez nintzen aparkatzen hasi debekatuta zegoela konturatu nintzenean.
-TAKOAN
Egitura honek ekintza bukatuta dagoela adierazten du
- Autoa aparkatutakoan joan nintzen Otaren txartelaren bila. (Despues de aparcar fui a por el tiket de la Ota)
Aparkatzeko ekintza bukatuta zegoen tikearen bila joan nintzenean
Hona hemen adibide gehiago:
- Argia pizTEAN jaso dut deskarga
- Al encender la luz (justo en el momento de encenderla) he recibido una descarga
- Liburua zabalTZEAN, paper hau jausi zaizu
- Al abrir el libro, se te ha caído este papel
- OrdainTZERAKOAN, boltsa lapurtu diotela konturatu da
- Al ir a pagar (justo un poco antes), se ha dado cuenta de que le han robado la cartera
- Kalea zeharkaTZERAKOAN begiratu autorik datorren
- Al ir a cruzar la calle (justo un poco antes) mira a ver si viene algun coche
- Lana amaituTAKOAN hitz egingo dugu; orain bilera batean nago
- Hablaremos al terminar el trabajo, ahora estoy en una reunión
- Zertxobait janDAKOAN, hobeto sentituko zara
- Después de comer algo, te sentirás mejor