Sintaxia
7. Moduzko perpasuak
Moduzko perpausek modua edo era adierazten dute; hau da, perpaus nagusiak adierazten duen ekintza nola edo zein modutan burutzen den. Beraz nola? galderari erantzuten diote. Hona hemen moduzko egiturarik ohikoenak:
- -(e)N BEZALA / -(e)N BEZALAKO(A)
- -(e)N MODUAN / -(e)N MODUKO(A)
- -T(Z)EKO MODUAN
- -(e)NEZ
- -(e)N LEGEZ
- -(e)N ERAN
- -(e)N GISAN
- -(e)N ANTZERA
- -(e)N NEURRIAN, -(e)N HEINEAN
- AHALA
- BA- ... BEZALA
- -(r)EN ARABERA
-(e)N BEZALA / -(e)N BEZALAKO(A)
Hauxe dugu egiturarik erabiliena moduzko perpausak egiteko. Aditz laguntzaileari edo trinkoari -n menperagailua erantsiz eta ondoren bezala modu-aditzondoa gehituz eratzen da. Izenlagun gisa erabiltzen denean, -ko atzizkia eransten zaio. Adibidez:
- Jon zuk esan duzun bezala dago. (Nola? Ondo, pozik)
- Jon zuk esan duzun bezalakoa da. (Nolakoa? Ona, jatorra)
Aditz laguntzailea ezabatzen denean, aditz-partitzipioa erabiltzen da. Adibidez:
- Zuk esan bezala egin dugu
- Hori behar bezala ixten ez baduzu, galdu egingo da.
Esan duen bezalakoa / esan duena bezalakoa.
Bi egitura hauek ez dira nahastu behar. Izan ere, oso antzekoak diren arren, ez dira berdinak. Adibidez:
- Jonen autoa zuk esan duzun bezalakoa da (El auto de Jon es como tú has dicho)
- Jonen autoa zuk esan duzuna bezalakoa da (El auto de Jon es como el que tú has dicho)
Lehenengo adibidean, hiztunak Jonen autoa nolakoa den esten du: "Jonen autoa polita eta azkarra da". Bigarrenean, ordea, hiztunak beste auto bat aipatu du; hortik, erlatiboa erabili izana: "Jonen autoa zuk esan duzun (auto)a bezalakoa da".
Zu bezala / zu bezalako(a)
Maiz, aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz. Abididez:
Zu (zaren) bezalakoa da >>> Zu bezalakoa da
Ez bezala / ez bezalakoa
Euskaraz desberdintasuna adierazteko, berdintasuna adierazteko erabiltzen dugun egitura bera erabiltzen da, aurretik EZ partikula jarriz. Adibidez:
- Nik, zuk ez bezala, larunbatean ere lan egiten dut (Yo, a diferencia de ti, también trabajo el sábado)
- Ni zu ez bezalakoa naiz (Yo soy diferente de ti)
- Hau, zurea ez bezala, oso merkea da (Este, a diferencia del tuyo, es muy barato)
- Nire autoa zurea ez bezalakoa da (Mi auto es diferente del tuyo)
Bezala / bezalako(a)
Zenbait kasutan, bezalako-ren ordez, bezala erabili behar da. Adibidez:
- Semea aita bezalakoa da (El hijo es igual que el padre)
- Semea, aita bezala, oso zuhurra da (El hijo, al igual que el padre, es muy prudente)
- Hauek ez dira horiek bezalakoak (Estos no son como esos)
- Hauek, horiek ez bezala, oso politak dira (Estos, a diferencia de esos, son muy bonitos)
-(e)N MODUAN / -(e)N MODUKO(A)
Bi egitura hauek aurreko atalean aztertutakoen baliokideak ditugu. Formari dagokionez, aditz laguntzaileari edo trinkoari -N menperagailua erantsiz eta ondoren moduan / moduko gehituz eratzen dira. Adibidez.
- Nahi duzun moduan egin dezakezu; niri berdin dit. (Puedes hacerlo como quieras; a mí me da igual)
- Anak esan duen modukoa da: baxua, lodia eta itsusia. (Es como ha dicho Ana: bajo, gordo y feo)
- Anak esan duenaren modukoa da: berdin-berdinak dira. (Es como el que ha dicho Ana: son exactamente iguales)
Zue moduan / zure moduko(a)
Maiz, aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz. Adibidez:
- Zuk (egin duzun) moduan egin dut >>> zure moduan egin dut
- Zu (zaren) modukoa da >>> zure modukoa da
Moduan / modura
Zenbaitetan, moduan formaren ordez, modura aldaera erabiltzen da. Adibidez:
- Bakoitzak bere modura (moduan) egiten ditu gauzak
- Nahi duzuen modura (moduan) egin dezakezue
-T(Z)EKO MODUAN
Egitura hau -t(z)eko aditz-izenari moduan / moduko gehituz eratzen da. Adibidez:
- Hau dagoeneko jateko moduan dago (Esto ya está como para comerselo)
- Hori birritan pentsatzeko modukoa da (Eso es como para pensarselo dos veces)
-(e)NEZ
Moduzko egitura hau aditz laguntzaileari edo trinkoari -NEZ (-n + zerez) atzizkia erantsiz lortzen da. Adibidez:
- Irakasleak esan duenez egin dut (Lo he hecho como ha dicho el profesor)
- Ikus daitekeenez, oso erraza da (Según puede verse, es muy facil)
-N LEGEZ
Egitura hau bizkaieraz erabiltzen da batez ere. Adibidez:
- Irakasleak esan zuen legez egin behar ditugu (los tenemos que hacer como ha dicho la profesora)
- Zuk esandako legez egin dut (Lo he hecho como tú has dicho)
-N ERAN
Egitura hau -n moduan egituraren parekoa da. Zenbait lekutan erara eta eraz aldaerak erabiltzen dira. Adibidez:
- Aitak esan duen eran egin dut (Lo he hecho como ha dicho Aita)
- Hori neuk esandako eran ez egiteagatik gertatu zaizu. (Eso te ha sucedido por no hacerlo como yo he dicho)
- Nork bere erara ikusten ditu gauzak (Cada uno ve las cosas a su manera)
-(e)N GISAN
Egitura hau -n moduan egituraren parekoa da. Zenbait lekutan gisara eta gisaz aldaerak erabiltzen dira. Adibidez:
- Lehen azaldu dizuedan gisan gertatu zen dena
- Ondoen iruditzen zaizun gisan egin dezakezu
-(e)N ANTZERA
Egitura hau aurrekoen antz-antzekoa dugu formari dagokionez. Esangura aldetik, ordea, berdintasuna barik, antzekotasuna adierazten du. Adibidez:
- Nik ere zuk egin duzun antzera egin dut (Yo tambien lo he hecho parecido a como lo has hecho tú)
- Hau lehengo egunean ikusi genuenaren antzekoa da. (Este es semejante al que vimos el otro dia)
- Zure antzera egin dut
- Horko mutil hori nire antzekoa da
-(e)N NEURRIAN / -(e)N HEINEAN
Bi egitura hauek baliokideak dira eta maila edo neurria adierazten duten moduzko perpausak egiteko erabiltzen dira.
- Ahal izan dugun neurrian (heinean) lagundu diegu (Les hemos ayudado en la medida en que hemos podido)
- Hemen lan egiten duzun neurrian (heinean) ordaintzen dizute (Aquí te pagan según lo que trabajas. Según la cantidad que trabajes)
AHALA
Egitura hau aditz-partitzipioari ahala gehituz eratzen da, eta nolabait prozesua adierazten duten moduzko perpausak egiteko erabiltzen da
- Lan honetara ohitu ahala, errazago gertatuko zaizu (según te vayas acostumbrando a este trabajo, te resultará más facil)
- Liburua irakurri ahala, apunteak hartzen ditut. (Según voy leyendo el libro, voy tomando apuntes)
BA- ... BEZALA
Egitura hau baldintzazko perpaus baten gainean eraikitzen da, atzean bezala edo legez modu-aditzondoak gehituz. Adibidez:
- Niri ez hitz egin lerdoa banintz bezala (A mí no me hables como si fuera tonto)
- Lurrean etzan zen, hilda balego legez. (Se tumbó en el suelo, como si estuviera muerto)
-(R)EN ARABERA
Postposizio bat da; beti erabiltzen da noren kasuaren ostean
- Esan duzunaren arabera...
- Horren arabera...
- Ikusten dudanaren arabera...
- Eguraldiaren arabera...