Ikastaroaren gida
Komunikaziorako tresnak
Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresna nagusiak:
Ohar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.
Jardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.
Kontu-kontari: foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.
Nire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.