Puntuazioa

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: C1 maila
Liburua: Puntuazioa
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Wednesday, 2024(e)ko Decemberren 4(e)an, 09:28(e)tan

Deskribapena

Hemen puntuazioari buruzko teoria eta praktika izango duzu

1. Puntuazioa

 

Atal honetan puntuazioa lantzeko materialak dituzu eskura

2. Komaren erabilera

Irakurketan egin behar den pausa laburra edo txikia markatzeko erabiltzen da koma. Honako kasu hauetan erabiltzen da batik bat:

1. Enumerazioetan, esaldiaren bi zati edo gehiago bereizteko, mota berekoak direnean eta segidan doazenean. Adibidez:

  • Gaur goizean, azokan, harategian, arrandegian eta okindegian izan naiz
  • Etxean sartu, arropa aldatu, musika jarri eta sofan etzan zen
  • Sagarrak, madariak, laranjak, eta abar jan behar ditugu

2. Menpeko perpausak (baldintzazkoak, denborazkoak...) perpaus nagusiaren aurretik doazenean eta galdegai eza direnean. Adibidez:

  • Mendira joateko, 4x4 bat erosi zuen (helburuzko perpausa nagusiaren aurrean dago)
  • Nahi baduzu, neuk egingo dut. (baldintzazko perpausa nagusiaren aurrean dago)
  • Bera heldu zenean, gu afaltzen ari ginen (denborazko perpausa nagusiaren aurrean dago)
  • Nahiz eta dirurik ez daukadan, ondo bizi naiz (perpaus kontzesiboa nagusiaren aurrean dago)
  • Amak irakatsi zidan bezala, porru apur bat gaineratu nion saltsari (moduzko perpausa nagusiaren aurrean dago)

Galdegai direnean edo atzean jartzen direnean, ordea, ez da komarik jartzen. Adibidez:

  • Neuk egingo dut nahi baduzu (kasu honetan, menpeko perpausa nagusiaren atzean doa)
  • Ondo bizi naiz nahiz eta dirurik ez daukadan (perpaus kontzesiboa nagusiaren atzean dago)
  • 4x4 bat erosi zuen mendira joateko (menpeko perpausa nagusiaren atzean dago)
  • Mendira joateko erosi zuen 4x4 bat (menpeko perpausa galdegaia da: zertarako erosi zuen?)
  • Bera heldu zenean konturatu ginen (menpeko perpausa galdegaia da: noiz konturatu ginen?)

3. Deikia edo bokatiboa koma artean jartzen da. Adibidez:

  • Mikel, ekar itzazu oinetako horiek
  • Aizu, Itziar, zatoz lehenbailehen
  • Kaixo, mutilok, hemen nauzue!

4. Perpaus baten barruan, esandakoa argitzeko edo osatzeko beste esaldi bat tartekatzen denean, kontaera nagusia ebakitzen duen esaldi hau koma artean jartzen da. Adibidez:

  • Koldo, Maiteren anaia, etxera joan da.
  • Maite, besteak ez bezala, berehala etorri da laguntzera
  • Zuk diozun hori, oker ez banago, orain dela urtebete gertatu zen

Azalpenezko esaldia amaiera doanean ere, komaz bereizten da. Adibidez:

  • Maite berehala etorri da laguntzera, besteak ez bezala
  • Ohar bat utzi nion, ez nintzela etorriko esanez

5. Zenbait juntagailu eta lokuzio, aposizioan erabili ohi direnak. Homa hemen taula bat formarik erabilienekin:

ordea
ostera
aldiz
berriz
dirudienez
antza (denez)
itxura (denez)
nonbait
beraz
hortaz
horregatik
hori dela eta
dena dela
dena den
hala ere
hala eta guztiz (ere)
gainera
bestalde
horrez gain
horretaz aparte
egia esan
egia esanda
egia esateko
hobeto esan(da)
hau dfa
alegia
hots
bestela esanda
askotan
batzuetan
maiz
sarri(tan)
adibidez
esaterako
esate baterako
hain zuzen ere
hain juxtu
azkenean
azkenik
amaitzeko
azken finean
azken batean
orduan
ba (bada)
berez
izatez
nire ustez
nire iritziz
batez ere
bereziki

Adibidez:

  • Ezin naiz joan. Gaur, gainera, itxita dago
  • Hau, adibidez, ondo dago
  • Horrek, beraz, ez du balio
  • Hau, hain zuzen ere, ondo dago

6. BAI eta EZ bat baino gehiago izanez gero, koma jarriko dugu.

Adibidez:

  • Ez zegoen ez ogirik, ez ardorik, ez ezer
  • bai hau, bai hori, bai bestea txarto daude

7. Aditzaren elipsia egiten denean ere, koma jartzen da.

Adibidez:

  • Idazkariak zortzi telefono-dei jaso ditu; idazkari-laguntzaileak, bost; eta menpekoak, hamar.
  • Nolako zura, halako ezpala

8. BAINA juntagailuaren aurrean koma (edo puntu eta koma) jarri behar da beti.

Adibidez:

  • Hiru litro daude, baina hori ez da nahikoa
  • Ni ezin naiz joan, baina anaiari esanmgo diot

9. Estilo zuzena eta keharkakoaren arteko etena adierazteko ere koma erabiltzen da.

Adibidez:

  • "Hori ez dago gure esku", erantzun zidan
  • "Zergatik diozun hori" galdetu zion Jonek


Testu honen jatorria: Euskal Gramatika Osoa. Didaktiker SA, Bilbo 2000

2.1. Ariketak