Ikastaroaren gida

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Mahara, portfolio digitala sortzeko tresna
Liburua: Ikastaroaren gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Thursday, 2024(e)ko Novemberren 21(e)an, 17:05(e)tan

Deskribapena

Ikastaroaren gida

1. Aurkezpena

Irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta bereziki hizkuntzen irakaskuntzan garrantzia handia hartu dute ikasleen portfolioek. Horren adibide garbia da Europako Kontseiluak bultzatutako Hizkuntzen Portfolio Europarra.

Portfolio horien bertsio digitalek ere hartu dute beren lekua inguruko hizkuntzen ikasleen artean eta euskara-irakasleek berandu baino lehen heldu beharko diote gai honi.

Hainbat portfolio, ordea, produktu itxiak dira eta erabiltzaileak ez du aukerarik nahi bezala eta nahi duenerako erabiltzeko. Mahara-k aukera hori ematen dio erabiltzaileari eta produktu bukatuez gain, prozesua ere agerian jartzeko tresna da.

2. Helburuak

Orokorrak

  • Mahara e-portfolioa ezagutzea
  • Mahara-ren erabileran lehen urratsak ematea
  • Mahara eta Moodle-ren arteko lotura ezagutzea


Operatiboak

  • Portfolioen ezaugarriez jabetzea
  • E-portfolioen ezaugarriez jabetzea
  • Mahara-ren baliabideak ezagutzea
  • Mahara-ren baliabideak erabiltzen trebatzea
  • Mahara eta Moodle aldi berean erabiltzea

3. Edukiak

  • Portfolioak
  • e-portfolioak
  • Mahara-ren ezaugarri nagusiak
  • Edukia
  • Curriculum Vitaea
  • Portfolioa
  • Taldeak
  • Mahara eta Moodle

4. Metodologia

Sarrera teoriko baten ondoren partaideek Mahara-k eskaintzen dituen baliabideak erabiliko dituzte euren ikaskuntza-testuinguruan.

Partaide guztiak euskara-irakasleak izanik, kontestu horretan arituko gara ikastaroan zehar. Iritzi-truke aberasgarria bultzatu nahi da eta norberaren beharrak asetzeko bitartekoak nola erabil daitezkeen agerian jarri.

Ikastaro-bukaeran nork bere portfolioa sortuta izango du bai norberaren erabilerarako bai ustezko ikasleei erabiltzeko aukera emateko.

5. Ebaluazioa

Helburu operatiboak lortu diren baloratzeko, ikasle bakoitzak ikastaro-amaieran bere e-portfolioa sortu eta osatu beharko du.

Azken produktuaz gain, ikastaroan zehar garatutako prozedurak eta prozesuak baloratuko dituzte bai ikasleek bai irakasleek.