Erabiliko ditugun idazlanak

Bosgarren idazlana

Amaia  Goikoetxea Muñoz

Doctor Fleming 75, 3º E

48980 Santurtzi

NAN: 00.000.000-A

 

Hezkuntzako Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

Eusko Jaurlaritza

Gran Vía, 85

48011 Bilbao

 

Sailburu andre agurgarri hori:

 

Lehenengo eta behin aurkeztuko dut. Rocío García naiz, 20.182.560 zenbakidun dudana, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailan lan egiten dudana, 2005etik. Beharbada ez duzu gogoratzen, baina elkar ezagutu genuen azken sailaren bileran, Sailaren txostena aurkertu nuena.

Nahiz eta lotsa eman, eskabide gutun hau idaztera behartu naute egoera pertsonalek. Gure erakundeak aukera ematen digula langileoi soldata aurrerapena eskatzeko esaten didate eta aukera hau eskatu behar dut momentu honetan.

Orain dela hiru hilabete goiko auzokoek ur-fuga egin zuten. Erretiratu daudenez gero, denboraldi luzeak herrian pasatzen dituzte eta ez zeuden etxean momentu zoritxarreko horretan. Guk egun osoan etxetik kanpo pasatzen dugu, lan egiten, eta nabaritu genuen gauean, gure etxeko sabaiak bustitzen hasi zirenean, eta gure egongelan igotinak ikustean.

Etxeak hartu zituen izugarrizko kalteak, eta obra batzuk egin behar izan ditugu: hain zuzen ere, sabaiak berriro margotu, ormak ere bai, eta egongela eta alabaren gelako zurezko zoruak aldatu behar izan ditugu.

Obra guztiak egiteko etxetik kanporatu behar izan dugu eta hiru egun pasa ditugu hotel batean. Dena kontuan hartuta, zenbateko osoa oso handia izan da, imagina dezakezu.

 

Baina hau nahikoa ez balitz, aseguru etxearekin arazoak dauzkagu. Argi dago auzokoen errua eta ardura izan da, baina badirudi ez daukatela asegururik –nahiz eta beharrezkoak izan- eta azaldu dute ez daukatela dirurik- nahiz eta gezurra izan, gutxienez hiru etxe daukatelako.

Baina egoera horrela dago. Gure aseguroak tira-biraka gabiltza, eta guk jo ta ke jarraituko dugu lortzeko arte, gure dirua berreskuratzeko arte. Baina, bitartean, obrak ordaindu behar izan ditugu.

Ziur nago ulertuko duzu, ez genuela ezusteko horrelakorik espero, eta diru pilo bat izan da. Horrexegatik hiru hilabeteko soldata aurretazteko eskatuko dizut. Ez nizuke eskatuko behar izango ez banu.

Nire eskaera aintzakotzat hartuko duzulakoan eta aurrez ezkertzen, zure erantzunaren zain, agur…