Gure kalifikazio-liburua

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Ebaluazioa Moodle-n: kalifikazio-liburua, galdetegia eta tailerra
Liburua: Gure kalifikazio-liburua
Nork inprimatua: Guest user
Data: miércoles, 2024(e)ko octubreren 30(e)an, 07:18(e)tan

Deskribapena

Ikasturte honetan Moodle-ren kalifikazio-liburua erabiltzea erabaki duzu.

Hemen dituzu sortuko dugun kalifikazio-liburuaren ezaugarriak

1. Testuingurua

  • Aurrez aurreko irakaskuntza
  • Ikastaro honetan ez dago Moodle-ren jarduerarik: aurrez aurreko testuinguru baten simulazioa da. Bertan, ez da ikasgelaz aparteko lanik plataforman.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: laugarren maila
  • Ikasleen adina: 16 urte
  • Ikasgaia: edozein

2. Ebaluazio sumatiboaren zenbait datu

 

  • Hiru ebaluadi izango dira eta hirurak dira derrigor gainditu beharrekoak
  • Ebalualdi bakoitza 0tik 10era puntuatzen da, Ikasgaiaren denerako azken nota bezalaxe.
  • Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da.
  • Azken nota kalkulatzeko hiru ebalualdietan lortutako puntuazioen batez bestekoa egingo da.
  • Hiru ebalualdietako bat edo gehiago suspendituz gero, ikasleak azterketa globala egin beharko du.
  • Azterketa globalak hiru ebalualdietan landutako edukiak menderatzen direla egiaztatu beharko du ikasleak.

3. Kalifikazio-liburuaren ezaugarriak

Liburuak lau kategoria izango ditu:

  • Lehen ebaluazioa
  • Bigarren ebaluazioa
  • Hirugarern ebaluazioa
  • Globala

3.1. Lehen ebaluazioa

Lehen ebaluazioan honako kalifikazio-elementu hauek izango dira:

  • Lehen lana izeneko elementua. Ez da derrigor gainditu behar. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
  • Lehen azterketa izeneko elementua. Ez da derrigor gainditu behar. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
  • Bi elementu horien batez bestekoa izango da kategoriaren azken kalifikazioa.

3.2. Bigarren ebaluazioa

Bigarren ebaluazioan honako kalifikazio-elementu hauek izango dira:

  • Bigarren azterketa. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da.
  • Bigarren azterketako errekuperazioa.
  • Hirugarren azterketa. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da.
  • Hirugarren azterketako errekuperazioa.

Bigarren eta hirugarren azterketako noten batez bestekoa egindo da bigarren ebalualdiaren puntuazioa lortzeko.

3.3. Hirugarren ebaluazioa

Hirugarren ebaluazioan honako kalifikazio-elementu hauek izango dira:

  • Amaierako lana izeneko elementua. Derrigor gainditu behar da azterketa egin ahal izateko (0tik 10era puntuatuko da). Ez du punturik ematen hirugarren ebaluazioaren azken notan: azterketara aurkeztu ahal izateko baldintza da.
  • Hirugarren azterketa. Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %40 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
  • Laugarren azterketa: Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %60 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.

3.4. Globala

Globala izeneko kategorian honako elementu hau izango da:

  • Azterketa globala. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era puntuatuko da). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da. Ikastaroaren azken puntuazioa izango da aurreko ebaluazioak gainditu ez dituzten ikasleen kasuan. Ebaluazio guztiak gainditu dituztenen kasuan dagoeneko jaso dituzten kalifikazioen batez bestekoa izango da azken nota.

4. Lortu beharreko produktua