Hainbat tresna

2. Kalifikazio-liburua

2.4. Kalifikazioak editatu

Kalifikazio-liburuan zerbait editatzeak kalifikazioak bakarrik editatzea dakar eta ez du inongo harremanik ikastaroaren hasiera orria editatzearekin, hau da zure ikastaroaren orriak ez du inongo eraginik izango zuk kalifikazio-liburuan edozer eginda ere.

Edizioa aktibatu botoiaren funtzioak ikastaroaren orri nagusikoetatik aparte daude, eta beraz edizioa aktibatuta egon daiteke kalifikazio-liburuan eta aldi berean aktibatu gabe ikastaroaren hasiera-orrian. Hauxe da honen arrazoia: "editatu ikastaroaren orria" eta "editatu kalifikazioak" bi gaitasun ezberdin dira eta rol bakoitzak,  baterako edo besterako izan dezake baimena.