Ohar batzuk ebaluazioaz

4. Ebaluazio-motak

4.1. Ebaluazio sumatiboa

Paradigma kuantitatiboaren barruan ebaluazio sumatiboaren kontzeptua dugu. Ebaluazio sumatiboa, programa baten aplikazioa amaituta, ikaskuntzan lorturiko emaitzak edo produktuak neurtu eta baloratzea da, hasieran ezarritako helburuen aldean. Helburu argia du: ikasleak helburuak lortu dituen ala ez egiaztatzea da. Horretarako, ikas-prozesuaren emaitzak neurtuko dira eskatutako maila lortzen dela ziurtatzeko. Amaierako ebaluazioa edo produktu-ebaluazioa hitzen sinonimoa da.

Ebaluazio-molde hau bateragarria da ebaluazio formatiboarekin. Are gehiago, askoren ustez biak beharrezkoak eta osagarriak dira.

Alde ahulak honetara ekar dizakegu: batetik, epaia globala izaki, prozesu didaktikoa oso-osorik gainditu den ala ez esango du, garatutako trebetasunei eta horiek izan litzaketen ondorioei erreparatu gabe. Bestetik, azken produktuaren kalitate-kontrola egiten badu ere, ez du prozesuaz informaziorik ematen.