Ohar batzuk ebaluazioaz

5. Ebaluazioaren aldiak

5.3. Bukaerako ebaluazioa

BUKAERAKO EBALUAZIOAK hasierakoa eta bitartekoa ditu nolabait bere baitan. Horien sintesia da, eta helburuak zenbateraino eskuratu diren adieraztera dator. Ikasitakoaren gainean hausnarketa eta jarraitutako urratsen balorazioa bideratuko duten tresnak erabiliko ditugu. Baita hasieran erabakitako helburuak bete diren ala ez ikusteko balio dutenak ere. Azken hauek dira ezagunenak.

Ikasleen hizkuntz performantzia neurtzeko frogak biltzen dira hemen: mailaketa-frogak, gaitasun-frogak... kanpo nahiz barreneko aztertzaileen eskutik egin daitekeenak.