Ikastaroaren helburuak eta edukiak

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Moodle plataforma kudeatzen
Liburua: Ikastaroaren helburuak eta edukiak
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Tuesday, 2024(e)ko Aprilren 16(e)an, 07:30(e)tan

Deskribapena

Hemen ikastaro honen helburuak eta edukiak dituzue

1. Ikastaroaren planteamendua

Moodle.orgMoodle-k oso urte gutxitan ikaragarrizko garapen teknologikoa izan du, gainerako hezkuntza-softwarearen aldean azkarren eta bizkorrenetakoa. Horrekin batera, nabaria da plataforma telematiko hau poliki-poliki joan dela zabaltzen eta nagusitzen. Gaur egun askoren iritzia da Moodle e-Learningerako estandarra bihurtu dela.

Euskal hezkuntza-komunitatea ez da salbuespena izan eta momentu honetan asko dira Moodle erabilita han eta hemen sortu diren ikasgela birtualak. Gure inguruko ikastola, ikastetxe eta institutuetan, beraz, eguneroko tresna bihurtu da. Dakigunez, zailtasun nagusiak plataformaren kudeaketan sortzen ari dira.

Ikastaro hau Moodle plataforma baten kudeaketa teknikoa egin behar dutenei begirakoa da eta helburu nagusia kudeaketa hori burutu ahal izateko oinarrizko ezagutzak eta horiek praktikan ipintzeko aukera eskaintzea da.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa da Moodle-ri buruzko oinarrizko ezagutza izatea.

2. Helburuak

  • Plataformaren kudeaketa-baliabideak ezagutzea
  • Plataforma kudeatzeko baliabideak aztertu eta erabiltzen ikastea

  • Kudeaketa-baliabideek eskaintzen dituzten aukeren ondorioez jabetzea eta norberaren neurrirako erabakiak hartu ahal izatea


3. Edukiak

  • Autentifikazioa: eskuz, e-postaz, datu-basea…
  • Erabiltzaileak
  • Rolak, gaitasunak eta baimenak
  • Ikastaroak: gehitu/editatu, matrikula, berezko ezarpenak…
  • Kalifikazioak: ezarpen orokorrak, kategoriak, elementuak, helburuak, txostena
  • Hizkuntza: ezarpenak, edizioa eta paketeak
  • Moduluak: jarduerak, blokeak eta iragazkiak
  • Segurtasuna
  • Itxura: itxurak aukeratu, egutegia, HTML editorea…
  • Hasiera-orria: ezarpenak, rolak, fitxategiak
  • Zerbitzaria: e-posta, jarioak, estatistikak
  • Txostenak: segurtasun-kopiak, ikastaroaren ikuspegi orokorra, agerraldiak, segurtasunaren ikuspegi orokorra.

4. Metodologia

Ikastaroan zehar alderdi teorikoa eta praktikoa uztartu nahi dira.

Hori dela-eta, ikastaroan zehar hiru eratako jarduerak izango ditugu: Jarduerak izenburupekoak jarduera gidatuak izango dira, Moodle-ren baliabideak erabilita egingo ditugunak; Praktikak izenburupekoak, berriz, Moodle-ren beste instalazio batean egindako jarduera askeak izango dira.

Lehen motako jarduerak orokorrak izango dira eta ikasle guztiek egin beharko dituzte. Bigarren motakoak, berriz, benetako kudeaketari dagozkio eta instalazio bakar batean arituko garela kontuan hartuta oso modu zehatzean egin beharko dira lehen aldi batean, behintzat. Ikasle bakoitzak izango ditu bere jarduera propioak eta horiek egin beharko ditu tutoreek ezarritako epean. Epe horretatik aurrera, ikasleek aukera izango dute gainontzeko ikaskideek egindako jarduerak burutzeko.

Bada hirugarren jarduera-mota bat ere: "Gure plataformaren diseinua" izenekoa. Ikusiko duzuenez saio guztietan agertuko zaigu hau eta bertan, wiki bat erabilita, saiaori buruzko hainbat galderari erantzun beharko diezue beti ere zuen hezkuntza-testuinguruaren eta saioan landutakoaren arabera.

Ez da ahaztu behar, jakina, ikastaro hau burutzeko ezinbestekoa den Moodle-ren dokumentazioa. Hauxe izango da ikastaroaren oinarri-oinarria.

5. Iraupena eta aldiak

Iraupena: 20 eskola-ordu, honela banatuta

  • 2 ordu eta erdiko saio presentziala, 2010eko apirilaren 26an (17:30 - 20:00)
  • 15 orduko lana on-line, 2010eko apirilaren 27tik maiatzaren 24ra bitartean
    • Lehen saioa: apirilaren 27tik maiatzaren 3ra
    • Bigarren saioa: maiatzaren 3tik 10era
    • Hirugarren saioa: maiatzaren 10etik 17ra
    • Laugarren saioa: maiatzaren 17tik 24ra
  • 2 ordu eta erdiko saio presentziala, 2010eko maitzaren 25ean (17:30 - 20:00)

6. Komunikazio-tresnak

Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresnak:

Ohar-taulaOhar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.


Jardueren foroaJardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.



Kontu-kontariKontu-kontari: foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.


Nire egunerokoaNire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.

7. Praktikarako gunea

Praktikak egiteko gunea Praktikarako gunea kudeaketa-praktikak egiteko beste Moodle instalazio bat da. Bertan egingo dituzte ikasleek benetako kudeaketa-praktikak. Instalazio bakarra izanik hainbat arazo sor daitezke 15 kudeatzaile aldi berean lan berean arituta.

Hori dela-eta, gune honetan nork bere praktikak egingo ditu. Ikasle bakoitzari lan zehatz bat ezarriko zaio gune honetan egiteko eta ez da komeni, lehen aldi batean behintzat, lan horretatik ateratzea. Bigarren aldi batean, ikasleak aukera izango du gainontzeko ikaskideek egin dituzten lanak egiteko.

Gogoratu bestalde, aurreko guneaz gain, http://demo.moodle.org/ gunea ere erabil dezakezuela. Dakizuenez, Moodle komunitateak plataformaren funtzionamendua aztertzeko eskaintzen duen gunea da. Gune honetan egindakoa orduro ezabatzen denez, nahi beste aldaketa egin diezaiokezue.