B1 ikastaroaren apunteak
TESTUGINTZA
Zuzendariari gutuna
Jendeak arrazoi ezberdinengatik bidaltzen ditu gutunak egunkarietara. Gehienetan, ordea, gertatutako zerbaiten aurrean norbere iritzia agertzeko egin ohi da.
Zuzendariari gutun bat idazteko aholkuak
1 Ideiak biltzea
Gutuna idazten hasi aurretik ona da gure ideiak argitzea eta eskema txiki bat egitea. Horretarako, lagungarria da ondoko galderei erantzutea:
- Zer gertatu da edo zein da arazoa edo egoera?
- Zein da arazo horren aurrean nik defendatu nahi dudan ideia edo iritzia?
- Zein argudiotan oinarritzen da nire iritzia?
- Zeintzuk dira nik kritikatu nahi ditudan besteen iritziak edo jarrerak?
2 Testua egituratzea
Ideiak bildu eta gero idazteari ekingo diogu testuaren egitura zainduz:-
Sarrera
Arazoa, gertaera edo tratatu nahi duzun kontua aurkeztu behar duzu lehen parrafoan.
-
Argudioen eztabaida
Hurrengo parrafoetan zure jarrera defendatzeko datuak, ideiak edo adibideak eman behar dituzu. Ez ahaztu testuaren zati honetan zurearen kontrako jarrera dutenen argudioak aipatzeaz eta kritikatzeaz.
-
Bukaera
Azken parrafoan argudioen eztabaidatik ateratzen duzun ondorioa argi eta garbi adierazi behar duzu. Gehienetan hortxe jartzen da gutunaren ideia nagusia edo, beste era batera esanda, aurkeztu duzun arazoaren aurrean defendatzen duzun ideia edo iritzia.
3 Ohiko zenbait esamolde era honetako gutunetan
Norbere iritzia adierazteko |
Besteen esanak eta iritziak aipatzeko |
Nire iritziz / ustez... Nik uste dut... –ela Niri iruditzen zait... –ela Bat nator / ez nator bat...-kin Ados nago / Ez nago ados ...-kin |
Haiek... –ela diote Haiek... –ela esan dute Haiek ... –ela uste dute Haien iritziz / ustez... Haien ustetan / esanetan... Haien iritziaren arabera... |