B1 ikastaroaren apunteak
KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA
Aholkuak eta preferentziak
1. AHOLKUAK NOLA ADIERAZIAHOLKUA EMATEKO
- Nik ez nuke gehiago pentsatuko. Ona litzateke ingeles pixka bat gehiago ikastea
- (Behar) Ibonekin hitz egin behar zenuke
- (Baldintza / ondorioa) Ezetz esango bazenu, bizitza guztian damutuko litzaizuke
- (Aginduak) Aprobetxatu eta joan / Esan baietz!
AHOLKUA ESKATZEKO
- Zuk zer egingo zenuke?
- Zer aholkatzen didazu?
- Zure ustez, zer egin behar nuke?
2. PREFERENTZIA NOLA ADIERAZI
NORBAITI BERE PREFERENTZIARI BURUZ GALDETZEKO
- Zer nahiago duzu, hondartza ala mendia?
- Zer gustatzen zaizu gehiago, telebista ikustea ala komikiak irakurtzea?
- Zein duzu gogokoago, hau ala hori?
- Zein da zure abeslaririk gogokoena?
- Zure ustez, zein da hobea?
- Aukeran, zein hartuko zenuke?
NORBAITEK BERE PREFERENTZIAK ADIERAZTEKO
- Eskarola nahiago dut letxuga baino
- Gehiago gustatzen zait larunbat gauean irtetea igande arratsaldean baino
- Hau gogokoago dut beste hori baino
- Niretzat ETBko programarik gogokoenak dokumentalak dira
- Nire ustez, energia eolikoa hobea da beste edozein baino
- Aukeran, jertse beltza nahiago dut marroia baino