Sintaxia

3. Denborazko perpausak

3.1. Denbora-esapide ohikoenak

ORAINGOAN, GAUR GAUEAN, AURTEN…

Euskaraz, "aldi honetan", "gau honetan", "urte honetan", eta antzeko esapideen ordez, oraingoan / gaurkoan, gaur gauean, aurten, eta abar erabiltzen dira.

Adibidez:

  • Oraingoan beste arazo bat planteatu zaigu.
  • Gaurkoan arazoa bestelakoa da.
  • Gaur goizean semearen ikastetxetik deitu didate.

LARUNBAT…

GOIZEAN

Astelehen goizean osasun azterketa egingo didate.

Ostiral arratsaldean iloba ezkonduko da.

HILABETE BARRU / HILABETEREN BURUAN

Forma biak gertaera bat denboran kokatzeko erabiltzen dira, erreferentzia gisa une jakin bat hartuta. Erreferentzi unea oraina baldin bada, BARRU erabiltzen da. Erreferentzi unea iraganean edo etorkizunean badago, ordea –REN BURUAN erabiltzen da.

  • Ordu erdi barru nagusia txosten baten bila etorriko da
  • Txostena egiten hasi eta ordu erdiren buruan ordenagailua hondatu egin zen.

Zenbaitetan, barru-ren ordez, HEMENDIK…-RA erabiltzen da, eta _ren buruan esapidearen ordez, HANDIK…-RA

Adibidez:

  • Hemendik lasterrera helduko gara
  • Hemendik ordu erdira nagusia etorriko da txostenaren bila.

ORAIN (DELA)…

DUELA GUTXI

  • Orain dela gutxi udaletxetik deitu dute.
  • Duela bi ordu aurtengo erroldako datu batzuk eskatu dizkidate.

ASPALDI(AN)

ASPALDIKO

  • Hori aspaldi gertatu zen
  • Aspaldi honetan oso lanpetuta nabil
  • Arazo hay ez da oraingoa, aspaldikoa baizik

BADIRA bi urte hasi gineLA

  • Badira hiru aste txosten hori desagertu zitzaidala.
  • Badira lau egun nagusia bulegotik azaldu ez dela.

DAGOENEKO

HONEZKERO

Dagoeneko ekintza buruturik dagoenean erabiltzen da. Honezkero esapidea, ordea, ekintza amaitu dela uste dugunean, edo etorkizunari buruz ari garenean erabiltzen da, eta ustea adierazten du, ez ziurtasuna.

Adibidez:

  • Lana dagoeneko amaituta dago
  • Lana honezkero amaituta egongo da.

Forma bi hauez gain, badira baliokideak diren beste zenbait. Hona hemen eskema bat:

Orain / gero

iragana

ziurtasuna

dagoeneko / jadanik

zegoeneko / ordurako

ustea

honezkero

horrezkero / harrezkero