Kontzeptua eta baliabideak
|
Adibideak
|
Erdarazko baliokideak
|
AURREKOTASUNA
- baino lehen(ago), aurretik,
- orduko,
- -(e)nerako
|
- Ezkondu baino lehen, ondo pentsatu.
- Istorio horiek zu jaio baino lehenagokoak dira.
- Hasi aurretik, ondo begiratu behar da
- Guda aurretiko kontuak dira horiek
- Ni sartu orduko, hitzaldia hasi zen
- Polizia agertu zenerako, hilda zegoen
|
|
LEHENXEAGO
- -t(z)erakoan,
- baino lehentxeago
|
- Atea irekitzerakoan ohartu zen giltza falta zitzaiola
- Polizia azaldu baino lehentxeago ihes egin zuen
|
- Al ir a
- Un poco antes que
|
GEROKOTASUNA
- eta gero,
- ondoren,
- -takoan
|
- Zu ezagutu ondoren ez dut besterik buruan
- Ikasi eta gero ez zaizu ahaztuko
- Hura ikusitakoan bere gurasoez oroitu nintzen
|
- Despues de
- Posteriores a
- Cuando
|
BEREHALAKOTASUNA
- Bezain laster, / pronto, /azkar...
Eta berehala, / laster,
- -(e)neko
|
- Jakin bezain laster, deituko dizut.
- Etxean sartu eta berehala jakin dut norbait zegoela
- Esan zueneko igarri nion gezurretan ari zela
|
|
ALDIBEREKOTASUNA
- -(e)nean,
- -t(z)ean
- -(e)n bitartean
- -(e)la(rik)
|
- Ama datorrenean ikusiko duzu
- Atetik sartzean, jakin nuen nor zen.
Ezer esaten ez duten bitartean, egon bertan!
- Gu heltzen garen bitartean, ez egin ezer
- Lanetik zetorrelarik hanka hautsi zuen
Lo zegoela, hizketan jardun zuen
|
- Cuando
- A la vez que/ mientras
- Mientras (que...)
|
MAIZTASUNA
- -(e)n bakoitzean,
- -(e)n gehinetan,
- -(e)n guztietan
|
- Ikusten zaitudan bakoitzean, haserretzen naiz
- Etorri den gehienetan, bakarrik izan da
- Musika hau entzuten dudan guztietan, zutaz akordatzen naiz
|
- Cada vez que
- La mayoría de las veces
- Siempre que
|
NOIZTIK
- -(e)netik,
- -(e)n momentutik,
- -(e)nez geroztik,
- -(e)netik aurrera
|
- Titulua atera duenetik, ezin da berarekin egon
- Ikusi zaituen momentutik, urduri jarri da
- Ama hil zitzaionetik aurrera, asko aldatu da
- Etxea txukundu nuenez geroztik, ez ditut gauzak aurkitzen
|
|
NOIZ ARTE
- art
- (harik eta) ... arte
- -(e)n arte
- artean
|
- Sendagileak ikusi arte, ez zen lasaitu
- Harik eta guztiek berarekin hitz egin zuten arte, ez zen iritzia ematera ausartu
- Partida amaitu duten arte ez naiz lasai geratu
- Bera agertu artean estu eta larri ibili gara
|
|
NOIZKO
- -(e)n garaiko....,
- -(e)n eguneko....,
- -(e)neko(a)
|
- Argazki hauek Kuban egon ginen garaikoak dira
- Karrera amaitu nuen eguneko ospakizuna ederra izan zen
- Apunte horiek ikasle zinetenekoak izango dira
|
|