Gure kalifikazio-liburua
3. Kalifikazio-liburuaren ezaugarriak
3.3. Hirugarren ebaluazioa
Hirugarren ebaluazioan honako kalifikazio-elementu hauek izango dira:
- Amaierako lana izeneko elementua. Derrigor gainditu behar da azterketa egin ahal izateko (0tik 10era puntuatuko da). Ez du punturik ematen hirugarren ebaluazioaren azken notan: azterketara aurkeztu ahal izateko baldintza da.
- Hirugarren azterketa. Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %40 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
- Laugarren azterketa: Ebaluazio honetako puntuazio osoaren %60 hartuko du. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.