Ohar batzuk ebaluazioaz
5. Ebaluazioaren aldiak
5.2. Bitarteko ebaluazioa edo jarraitua
BITARTEKOA prozesuan zehar burutzen da. Taldearen zein ikasle bakoitzaren urraspideak birbideratzeko balio du, ebaluazioaren funtzio formatiboak berebiziko karga hartuz. Informazioa biltzetik erabakiak hartzerainoko prozesua oso epe motzean burutzen da ebalualdi honetan: erroreen behaketa, prozesuko korapilo-uneak, motibazioaren gorabeherak atzematea... izango da eginkizuna. Galdeketak (trebetasunaren, ikas-estrategien, ekoizpenaren ingurukoak...), egunkariak, auto-ebaluaziorako orriak, zirriborroak, aurre-testuak, ekoizpena berrikusi eta berreraikitzeko prozedurak... baliatuko ditugu.
Ikastunitatearen sekuentziazioan, hainbat alderdi metodologikoren antolaketan, esaterako, egokitzapenak eragingo ditu.