Irakaslearen gida

5. Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluzioa bi modutan egingo dugu:

Autoebaluazioa

Moodle-ren erabiltzaile aurreratu batek lortu beharreko gaitasunak irakaslea rolaren baimenetan oinarrituta definitu dira eta can do edo gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:

  • Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
  • Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez nork bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
  • Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.

Atal honek 0-1 puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan eta ikastaro-bukaeran nork bere buruaren ebaluazioa egin ondoren gehituko da.

Irakasleen ebaluazioa

Ebaluazio-molde honek 3 atal nagusi ditu:

  • Partaidetza. Atal hau 0tik 2ra puntuatuko dugu eta bertan, batez ere, Jardueren foroan egindako lana baloratuko dugu.
  • Lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren saioak. Saio bakoitzean egindako lanak bere puntuazioa du eta saio bakoitza, denera, 0tik 1era egongo da puntuatuta.
  • Hausnarketa. Atal hau ikastaroan zehar egindako hausnarketa ebaluatzeko erabiliko da eta 0tik 2ra puntuatuko da.

Atal honek 0-9 puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan.  Saio bakoitza amaitutakoan gehituko da horri dagokion kalifikazioa eta partaidetza eta hausnarketa atalekoak ikastaroa amaitu aurreko astean.

Ikastaroa gainditzea

Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da:

 

  • Partaidetza atalean gutxienez puntu 1 lortzea
  • Hausnarketa atalean gutxienez puntu 1 lortzea.
  • Guztira 6ko puntuazioa lortzea