Irakaslearen gida
1. Ikastaroaren planteamendua
1.5. Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluzioa bi modutan egingo dugu:Autoebaluazioa
Moodle-ren oinarrizko erabiltzaile batek lortu beharreko gaitasunak irakaslea rolaren baimenetan oinarrituta definitu dira eta can do edo gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:
Ebaluazio kuantitatiboa
- Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
- Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez nork bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
- Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.
Ebaluazio kuantitatiboa
Ebaluazio-molde honek 6 atal ditu:
- Partaidetza: komunikazio-tresnen erabilera
- Lehen saioa: 6 jarduera
- Bigarren saioa: 6 jarduera
- Hirugarrensaioa: 3 jarduera
- Laugarren saioa: 4 jarduera
- Bosgarren saioa: 5 jarduera
Jarduera guztiak eta komunikazio-tresnen erabilera 1etik 5era puntuatuko dira eta puntuazio horiekin atal bakoitza 1etik 10era ebaluatuko da.
Ikastaroaren bukaerako puntuazioa atal guztietan lortutakoen bataz bestekoa izango da.
Ikastaroaren bukaerako puntuazioa atal guztietan lortutakoen bataz bestekoa izango da.
Puntuazioak Kalifikazio-liburuan ezarriko dira, nahiz eta gehienetan Praktiketarako ikastaroan egindako lanari dagozkionak izan.
Bai jarduerak, bai komunikazio-tresnak kalifikatzeko 1etik 5erako eskala erabili da. Jardueren foroa eta Egunerokoa ez dira ebaluatuko eta horien puntuazioa ere Kalifikazio-liburutik ezarri behar dira. 5.2 eta 5.5 jarduerak (galdetegia eta ikasgaia) ebaluagarriak dira eta, beraz, berez ekarriko du sistemak horien kalifikazioak kalifikazio-liburura.
Ikastaroa gainditzeko 6ko emaitza lortu behar da.