Ikastaroaren gida
Plataformaren funtzionamendu orokorra
Ikastaroaren goiburua
Lehen lerroaEzkerraldean ikastaroaren izenburua dago eta eskuinaldean, zeure izena ikusiko duzu. Bertan sakatuz gero, hainbat aukera izango dituzu:
- Profila: ikastaroko partaide bakoitzak gainerakoei erakutsiko dien informazioa da profila (argazkia, deskribapen laburra, e-posta helbidea...).
Horrez gain, pasahitza aldatzeko modua eta mezularitza-sistemarako sarbide azkarra dituzu beheko aldean.
- Profila editatu: aurreko informazioak aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko aukera ematen du honek.
- Foroko mezuak: ikastaroko foroetara bidali dituzun mezu guztiak ikus ditzakezu hemen.
- Bloga: Moodle-ren blog-sistemarako sarrera da.
- Jardueraren txostena: norberak ikastaroan zehar izandako jarduera nolakoa eta zenbatekoa izan den laburbiltzen du bloke honek.
- Rolak: non zein rol duzun esango dizu
Bigarren lerroa
Bertan nabigazio-barra ikusiko duzu: ingurunean zehar batetik bestera joateko modu azkarra da hau. SUE web gunearen orri nagusia da, HASTAPENAK ikastaroarena...
Bertan nabigazio-barra ikusiko duzu: ingurunean zehar batetik bestera joateko modu azkarra da hau. SUE web gunearen orri nagusia da, HASTAPENAK ikastaroarena...