Ikastaroaren gida
Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluazioa bi modutan egingo dugu:Autoebaluazioa
Moodle-ren oinarrizko erabiltzailebatek lortu beharreko gaitasunak irakaslea rolaren baimenetan oinarrituta definitu dira eta can do edo gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:
- Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
- Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
- Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.
Ebaluazio kuantitatiboa
Ebaluazio-molde honek 6 atal ditu:
- Partaidetza: komunikazio-tresnen erabilera
- Lehen saioa: 6 jarduera
- Bigarren saioa: 6 jarduera
- Hirugarrensaioa: 3 jarduera
- Laugarren saioa: 4 jarduera
- Bosgarren saioa; 5 jarduera
Ikastaroaren bukaerako puntuazioa atal guztietan lortutakoen bataz bestekoa izango da.