1.5 Ikasleek erabili dituzten lokailuak erauzten: ANALHITZArekin

Irakasleak testuak zuzentzen ditu eta ikasleei feedback indibidualak ematen badizkie, zuzenketan ikasleek ezin dute elkarrengandik ikasi. Horrez gain, irakasleak ikasle bakoitzari eman dion feedbackaz gain, feedback guztiak bildu beharko lituzke jakiteko hizkuntza-forma jakin baten erabileran aurrerapenak egin diren jakiteko. Eta horrez gain, nork egin duen jakitea komenigarria litzateke, ikasle horren testua besteentzat ere erabilgarria izateko.

Izan ere, zenbaitetan ikasleari produkzio unean kostatu zaion egitura bat ikus dezake beste ikaskide batek nola erabili duen arrakastaz.

Gelan erabili diren lokailuak eta beraien maiztasunak zein diren jakiteko, egin beharreko bosgarren jarduera duzue hauxe:

 ANALHITZA tresna erabilita, erauzi eskolako ikasleen testuen diskurtso-markatzaileak eta konparatu irakasleak maila horretarako proposatu dituen zein lokailu erabili duten eta zein ez.

Lana egiteko pausuak hauek dira:

  1. Deskargatu ikasleen testu-bilduma.
  2. Aztertu testuen bilduma hori ANALHITZArekin eta begiratu "konjuntzioak" orrian. Honelako zerbait lortuko duzu:

113 eta
18 baina
7 ere











3. Osatu falta diren konjuntzioekin eta konparatu irakasleak gai horretan lantzeko prestatu dituen beste lokailuekin.

4. Erantzun foroan: zein da zuon ustez irakasle honek eman beharko lukeen feedbacka konjuntzioei dagokionez?

Ataza honek bigarren aukera bat ere badu lan gehiago egin nahi duenarentzat. Honako aukerazko atazean, VOYANT erabilita lokailu jakin bat zein ikaslek erabili duen eta zeinek ez aipatu behar da. Norbaitek foroan lokailu hori egin badu, saia zaitez beste lokailu batekin gauza bera egiten. Hautazko lana egiteko pausuak hauek dira:

  1. Deskargatu idazlanak ordenagailura eta igo VOYANT TOOLS delakora.
  2. Aukeretako bat "context" atala erabiltzea izan daiteke. Bertan bilatu nahi duzuen konjuntzioa idatzi eta iksuiko duzue zein ikaslek erabili duen, zenbat aldiz eta zein testuingurutan.
  3. Nik "edo" begiratu dut eta ikusi dut 5. ikasleak soilik erabili duela. Hainbat lekutan begiratu dut: "reader" eta "trends" ataletan. Agerpen bakarra duenez, ez da esanguratsua, baina agerpen askotako bat begiratuz gero, esanguratsua al da?