2.8 Irakurri testua eta norbere burua zuzendu


Gero eta garrantzitsuagoa da eskolan material erreala erabiltzea eta material hori ikus-entzunezkoa (edo multimodala) izatea. Horrez gain, Flipped Classroom, on-line edota b-learning moduko eskoletan irakasleari ikus-entzunezko materiala prestatzea egokitzen zaio. Edukien ikasketa eskola-orduetatik kendu eta eskola-orduetan atazak, proiektuak edota irakaslearekin lankidetza eskatzen duten atazak egiteko eta irakaslearen feedbacka esanguratsuagoa eta berehalakoa izateko. Bide horretan trebatzeko eta hizkuntzen irakaskuntzaz ari garelarik, hizkuntza ikasteko eduki bat prestatzea proposatzen dizugu ataza honetan. Horrela, komunikazio estrategiek norberaren  jardunean duten eragina zer nolakoa den besteekin batera hausnartu nahi dugu.

Bidali mezua ikasgela forora eta ????

Lana egiteko pausuak:

  1. Aurretik irakurri gabeko testu-zati bat ahoz gora irakurri eta grabatu (minutu pare batera heltzean moztu). Araua: hasi eta buka, ezin zara gelditu. Esaterako, hemen dagoen testua egin dezakezu:  http://ikasgela.santurtzieus.com/mod/page/view.php?id=27909  (denbora aurrezteko "ere" partikulari buruzko dokumentazioa prestatu dugu, baina beste zerbait nahiago baduzue edota lanerako behar baduzue aurrera!).
  2. Aztertu irakurketa ozenari buruzko artikuluarekin zeure jarduna. Zer egin duzu ondo eta zer hobetu behar duzun labur aipatu eta adibide zehatzak emanez, baina labur, taula batean edo.
  3. Grabatu bigarrenez testu bera, baina oraingoan prestatu testua markak eta eginez (irakurri duzun markaketa-sistema erabil dezakezu) eta gaizki egindakoa zuzentzen saiatzeaz gain, mezua nabarmentzeko irakurketa ozeneko estrategiak erabili (markatutakoaren arabera).
    Denbora aurrezteko, "ere" partikulari buruz aritzea aukeratu duzuenoi aurkezpen bat prestatu dizuegu, nahieran moldatzeko eta horri markaketa-sistema oinarrituriko ahotsa jartzeko. 
    Beste norbaitek bere aurpegia eta keinuak grabatu nahi baditu, aurkezpen horren erdia erabil dezake hori egiteko. 
  4. Autoebaluazioa: aztertu bigarren grabazioa; zehaztu helburuak lortu diren eta oraindik zein arlo hobetu behar den (hobetzekorik egotekotan).
    Nahi baduzu eta proposatu zaizun testua aukeratu baduzu, honako bideoarekin konparatu dezakezu zeure burua:
  5. Heteroebaluazioa: aztertu beste ikasle baten grabazioa eta nabarmendu soilik alde positiboren bat foroan.
  6. Norbaitek heteroebaluazioa modu digitalean egin nahiko balu, hori egiteko dokumentu bat prestatu diogu VIDEO ANT tresna azalduz eta "ere" partikularen bideoa aztertuz.
Oharra: