2.2 Hitz ezezagunak ulertu testuingurua irakurriaz eta hiztegia erabili gabe: ANALHITZA eta VOYANT

Liburu bat irakurriz, besteak beste, hizkuntza ikasi nahi bada, komeni da liburu horretan hitz eta egitura berriak neurrian izatea. Ezagunak diren hitz eta egiturekin ez da hizkuntza ikasten, baina ezezagunak diren hitz eta egitura gehiegirekin ezin da liburu bat amaitu edo liburua irakurtzeak ez du zentzu askorik beharrizanik ez badago. Krashenen inputaren hipotesiaren arabera, irakurleak bere hurrengo mailako testuak irakurri behar ditu.

Irakurleak hitz ezezagun bat ikusten duenean bi gauza egin ditzake, irakurgailuko hiztegian ez badu Euskalbar hiztegian kontsulta dezake edo saia daiteke hitzaren esanahia asmatzen. Bestalde, liburua irakurri aurretik, beroketa ariketa bat egin dezake eta testuko maiztasun esanguratsua duen hitz ezezagunen testuingurua zein den irakur dezake, hitz ezezagun horien esanahiaren hipotesiak egiteko.

Ataza honetan, hori egiten saiatuko gara dagoeneko ezaguna dugun KWIC teknikarekin. Horretarako,  bigarren jarduera duzue hau:

 Aurreko jarduerako maiztasun handiko hitz ezezagunak hartu (edo e-book batetik ANALHITZA erabilita) eta hitz (lema) ezezagunen zerrenda egin ondoren, erauzi hitz horien testuingurua VOYANT Toolsekine eta saiatu hitzen esanahia definitzen.

Ataza honetan ez da garrantzitsua hitzen esanahia zein den esatea, baizik eta hipotesiak egitea eta aztertzea ea ariketa honek zentzurik duen. Ariketa hau komenigarria da hizkuntzaren maila aurreratuan dauden erabiltzaileentzako ere, baina kasu horietan beharbada ez da nahikoa e-book bakarra eta e-book multzo bat aztertzea komeni da, hitz ezezagunen maiztasuna handiagoa izateko.