3.1 Ikasleak aukeratutako testuan ariketa ezberdinak landu: VIEW

Irakasleak eskolak taldeari ematen badizkio ezin du beti ikasle bakoitzak gustoko duen testua bilatu eta ariketa bat horrekin proposatu. Baina dagoeneko badaude aplikazio errazak instalatzeko zailtasunik ez dutenak eta erabilterrazak direnak norberak nahi duen testuarekin ariketak egiteko.

Ikasleak eskolara testua ekarriz gero eta Driven edota interneteko esploratzaileak erabil dezakeen edozein formatutan ekarriz gero, VIEW aplikazioarekin momentuan hainbat ariketa sortuko ditu edozein dokumenturen gainean ariketa egiteko: gaztelaniaz, ingelesez edo alemanieraz… Horrela, material erreala eta norbere gustuko erabiltzeaz gain, ikasleak ikasteko autonomia irabazten du eta motibazio gehiago izan dezake ariekta interaktiboa delako eta erabiltzaileak aukeratzen duelako zer egin.


Horri buruz hausnartzeko, egin beharreko lehen jarduera duzue hauxe:

https://labur.eus/Sb4ld testua hartuta, proposatu ingeleseko ariketa ezberdinak eta egin gogoeta nola erabiliko zenukeen zuk hau klasean.

Jarribideak:

Hausnarketa
  • Uste duzu honelako tresna bat interesgarria izan daitekeela euskaraz?