7. jarduera: bariazioan dago gakoa

Bariazioa izaten da ikastaroen beste ezaugarri bat. Kontuan hartu ikaste-prozesua lan-karga handia eskatzen duen prozesu kogniiboa dela. Beraz, behar beharrezkoa da ikasleari bere arreta eta bere esfortzua eusten lagunduko dion lana eskaintzea. Horretarako ezinbestekoa da lan bariatua. Beti gauza bera eta beti modu berekoa eskatzen eta eskaintzen badiogu berehala nekatuko da. Tresna bera hainbat modutara, hainbat tresna modu berera... erabiltzen lagundu beharko diogu.

Hona hemen, beraz, zazpigarren jarduera:

Sor ezazu hainbat euskarri eta hainbat molde integratuko dituen galdetegia.