5. jarduera: eutsi horror vacui-ri

Barrokoan bezalaxe, badirudi on-line irakaskuntzan beldurra ematen digula hutsak. Eta, ondorioz,  hutsik dagoen guztia betetzeari ekiten diogu. Eskarmentu handirik gabeko irakasle hasi berriei gertatzen zaiena gertatzen zaigu guri ere eta klasean gertatzen diren isiluneak betetzen, eginkizunetik eginkizunera bitarteko tarteak beste ariketatxo batekin betetzen... saiatzen garen bezala, gure on-line ikastaroetan "dena" beteta izan nahi izaten dugu.

Hona hemen, beraz, bosgarren jarduera:

Taldeka bilduta, joan praktiketako ikastarora eta azter ezazue zein bloke dagoen eta zertarako eta nola moldatuko zenuketen