Sortu zure iritzi-artikulua
Iritzi artikulu bat sortu beharko duzu zeregin honetan. Baina horretarako emango dizkizugun ezaugarriak izan beharko dituzu kontuan.
Gaia: Zeuk aukeratu ondorengo gaietatik:
- Maskotak etxean, onuragarria ala kapritxoa?
- Zoologikorik behar al dugu?
- Txakur arriskutsuak ala jabe arguragabeak?
- Zentzuzkoa al da Olentzerok maskotak oparitzea?
- Txakurtegietako animaliek "iraungipen data" daukate.
- Animalientzako zerbitzuak: jatetxeak, jostun eta diseinatzaile, psikologoak... zer deritzozu?
Egitura:
Sarrera eta tesia (gutxienez 3 lerro izango ditu)
Argumentazioa: gutxienez 3 argumentu garatu beharko dituzu (autoritate-argumentua, argumentu razionala eta berezko argumentua). Hemen gutxienez 9 lerro idatzi beharko duzu.
Konklusioa: (gutxienez 2 lerro izango ditu)
Zuzenketa, errubrika bidez egingo da. Beraz, komeni zaizu errubrikari begiratzea idazten hasi aurretik.